Andoni Estefania: "Gazteek gustuko ez duten egoera hau aldatzeko bidea politikan parte hartzea da"

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko mai. 19a, 00:05

Laudioko Herriko Plazan egindako mitinean Aralarrek argi utzi zuen zeintzuk izango ziren aurtengo udal eta foru hauteskundeei begira zeintzuk izango diren euren erronka eta helburu nagusienak.

Laudioko Herriko Plazan egindako mitinean Aralarrek argi utzi zuen zeintzuk izango ziren aurtengo udal eta foru hauteskundeei begira zeintzuk izango diren euren erronka eta helburu nagusienak. Epi Zurimendi eta Andoni Estefania laudiarren, Iñaki Aldekoa Arabako ahaldun nagusi izateko hautagaiaren eta Dani Maeztu legebiltzarkidearen presentzia izan zuen ekitaldian aralarkideek jakinarazi izan zuten euren politikaren oinarri nagusia politikan gizartearen parte hartzearen berma izango dela eta, zentzu berean, kontsultaren erabilera bultzatuko dutela udal politiken barruan zeresana eta eztabaida sortzen dituzten aferen inguruan, adibide gisa Jesuriko haize-erroten edota erabilera anitzeko gelaren ingurukoak aipatu izan dituztelarik.

Laudioko hautagaitzaren zerrendaburu den Andoni Estefaniak gazteek lan munduan eta etxebizitza duin bat eskuratzeko unean bizi duten egoera kaxkarra salatu izan du eta berau aldatzeko beharrezkoa dela bozkatzea. Gazteei lan munduan sartzea eta etxebizitza lortzea errazteko programa baten sorrera agindu du Estefaniak eta, halaber, gaztediaren udal mahai baten burutzea.

Iñaki Aldekoaren esanak etorri dira gero. Ezker Abertzaleko buruzagi historikoaren esanaren arabera egungo krisia sortu dutenen aurka joan behar dira hartzen diren neurriak eta ez berau pairatzen dutenen aurka, aitzitik, gizartearen giza talderik ahulenen aldeko politika sozialak indartu behar direla eta berau lortzeko ogasun sistemaren erreforma bat burutu beharra dagoela.

Dani Maeztuk, mobilizazio aktiboarekin batera, politikan parte hartzea gizartea aldatzeko bide eraginkorrena dela adierazi du eta gazteei dei egin die hurrengo igandean etxean gera ez daitezen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide