Euskadiko Liburuaren Ganbarak eta Amurrioko Udalak IX. Liburu Azoka prestatu dute. Literaturaren zaleek maiatzaren 18tik 22ra bitarte Guk pasealekuan ikusgai egongo diren argitaletxeen saltokietan liburu zein diskoak erosi zein kuxkuxean ibiltzeko beta izango dute, beraz. Azoka lehen azalduriko denbora-tarte horretan irekia egongo da; beraz, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00ak bitarte nahi duenaren esku.
Liburu azokarekin batera, bestalde, Juan de Aranoa Udal Arte Eskolako ikasleen artelanen erakusketa bat egingo da maiatzaren 21ean.