Laudioko udalerako Aralarreko hautagai Epi Zurimendik egindako adierazpenetan, jakinarazi du mendien kudeaketa lehentasun gisa hartu behar dela udalaren aldetik, mendian bizikletaz ibiltzea gustuko omen duen interesatu baten galderari erantzunez, basoko pisten egoeraren inguruan. Halaber, Zurimendik aditzera eman du bi mendiko bideren artean ezberdindu beharra dagoela, izan ere, horietako asko jabetza pribatukoak dira, hau da, basogintzako jarduera ekonomikotik ateratzen diren lehengaiak garraiatzeko erabiltzen direnak. Daudenen artean beste asko publikoak dira. Udal-erakundeek hobetu ditzaketen bide bakarrak eremu publikokoak dira eta horretarako bide horien zerrenda bat sortzea beharrezkotzat jo du hautagai abertzaleak, Amurrioko herriak egin duen bezala. Bestalde, Aralarrekoak adierazi izan du komenigarria litzatekeela udalaren eta INEMen arteko hitzarmen bat sortzea bide hauen mantentzea ahalbidetzeko.