Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen ardura bere gain hartzeko eskatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko mai. 4a, 00:05

Laudioko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Lanbide Heziketako Udal Ikastetxea bere arduraren pean har dezan. Une honetan zentroaren koordinazioa Udalaren ardura d, baina horrek zentroa sare publikoan sartzearen beharra berretsi du. Halere, Jaurlaritzak ezezkoa luzatu du, egun dagoen legediak modu horretako transferentziak kontuan hartzen ez dituela argudiatuta. Hala, Udalak legediaren aldaketa eskatu du.

Udalaren alde Hezkuntzaren Lege Organikoa dago. Izan ere, haren arabera udal heziketa zentroak autonomia erkidegoen arduraren pean egotera pasa daitezke, eta hori baldintzatu dezakeen afera bakarra unean uneko gobernariaren sentsibilitatea baino ez litzateke izango.

Laudioko alkate den Jon Karla Menoiok irrati pribatu bati egin dizkion adierazpenetan alderdiek agertu duten batasuna goraipatu du, era horretan arazo honi konponbidea eman ahal izango zaiolako heziketa eskaintzan dagoen bitasun hori gainditzeko eta eskaintza horren kalitatea hobetzeko. Une honetan Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeak urteko lau milioi euroko kostua dakar berarekin, honen gehiengoa hezkuntza zentroa kontzertatua izanagatik Jaurlaritzak bere gain hartzen duen arren Udalak milioi bat euro ordaindu behar ditu urtero.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide