Aralar alderdiak dagoeneko aurkeztu ditu, datorren maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeei begira, bere hautagai zerrendak Aiarako barrutian, Laudioko Udalerako eta baita Arabako Batzar Nagusietarako ere. Epi Zurimendi izango da Batzar Nagusietarako zerrendaburu eta Andoni Estefania Laudioko Udalerako. Aralarreko kideek euren alderdiaren garrantzia berretsi dute erakundeetan indar abertzale eta ezkertiarra bultzatze aldera eta, horri begira, ilusio handiz ekingo diotela lanari.
Laudioko Udalerako hautagai zerrenda honakoa izango litzateke: Andoni Estefanía Egiguren, Epi Zurimendi Galdós, Alicia Torre Sanz, Karla Jon Santisteban Olabarria, Julia López Muriel, Juanjo Matute Herrero, Jone Martínez Palacios, Itziar Egiguren Galíndez, Imanol Fernández Hidalgo, Sabino San José Rodríguez, Nerea Estefanía Egiguren, Olatz Etxebarria Fernández, Roberto Matute Herrero, Rubén Vélez de Mendizabal Hernández, Begoña Ortega Azpuru, Arantza Mugika Arruti, María Teresa Uribe Arrien eta Iker Lafuente Elizondo.