Laudioko EAJk lotsagarritzat jo du URAren jokaera "Etxe Arrosaren" inguruko aferan

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko api. 1a, 00:10

Laudioko Eusko Alderdi Jeltzalearen alkatetzarako hautagaiak, Mikel Lasa abokatuak, irrati-kate pribatu bati egindako elkarrizketa batean atsekabea adierazi du Aretako “Etxe Arrosako” bizilagunek jasan duten tratua dela eta; halaber, lotsagarritzat jo du Ura agentziak izan duen jarrera azken hilabeteetako gertakizunen inguruan. Lasak esan duenaren arabera, udalak beti adierazi izan die bere gertutasuna eta elkartasuna afera horrek arazoak sortu dizkien pertsona guztiei eta Berlojatzen taldeari eta, era berean, udalak ez zuela sekula “Etxe Arrosa” botatzeko asmorik izan.

Laudioko Eusko Alderdi Jeltzalearen alkatetzarako hautagaiak, Mikel Lasa abokatuak, irrati-kate pribatu bati egindako elkarrizketa batean atsekabea adierazi du Aretako “Etxe Arrosako” bizilagunek jasan duten tratua dela eta; halaber, lotsagarritzat jo du Ura agentziak izan duen jarrera azken hilabeteetako gertakizunen inguruan. Lasak esan duenaren arabera, udalak beti adierazi izan die bere gertutasuna eta elkartasuna afera horrek arazoak sortu dizkien pertsona guztiei eta Berlojatzen taldeari eta, era berean, udalak ez zuela sekula “Etxe Arrosa” botatzeko asmorik izan. Gertakizunen errudun bakartzat Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen URA erakundea jo du udalak; Izan ere, Ura agentziak, fluxu preferentearen lerroa aitzakiatzat hartuta, “Etxe Arrosa” eta José Arrue, Fleming Doktorea eta Karmengo Ama kaleetako eraikinak eraustera behartu zuen udala. EAJko hautagaiak esan duenaren arabera, udalak zintzotasun eta argitasunez jokatu du afera honen aurrean, bizilagunekiko gertutasuna azalduz.


Bukatzeko, hautagai jeltzaleak adierazi du Ura Agentziak azkenaldian izan duen irizpide aldaketa azken “ginga” baino ez dela izan. Bere esanetan, erakundeak herrian larritasun antzua sortzea baino ez du lortu. Etorkizunari begira, bizilagunei afera honen aurretik zuten konfiantza itzultzea premiazkotzat jo du Lasa jaunak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide