Aceroseko langile ohi baten gaitza amiantoak sortua dela berretsi dute epaitegiek

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko mar. 22a, 00:53

Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak berretsi egin du azken egunotan Aceroseko langile ohi batek duen ezintasuna amiantoarekin kontaktuan egon izanagatik sortu zela. 60 urteko langile honek egun biriketako asbestosisa pairatzen du, horrek arnasketa arazoak eta biriketako hipertentsioa sortzen dizkiolarik.Honako langile honek urteak eman ditu epaitegiz epaitegi, batzuek diotenaren arabera odisea judizial batean murgildurik, bere gaitzen jatorria bere lan jarduerari lotua dagoela onar diezaioten.

Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak berretsi egin du azken egunotan Aceroseko langile ohi batek duen ezintasuna amiantoarekin kontaktuan egon izanagatik sortu zela. 60 urteko langile honek egun biriketako asbestosisa pairatzen du, horrek arnasketa arazoak eta biriketako hipertentsioa sortzen dizkiolarik.Honako langile honek urteak eman ditu epaitegiz epaitegi, batzuek diotenaren arabera odisea judizial batean murgildurik, bere gaitzen jatorria bere lan jarduerari lotua dagoela onar diezaioten. Izan ere, Sidenorrek eta Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateak (SEPI) errekurtsoa aurkeztu zuten, lantokia egun itxita dagoela argudiatuz. Adierazi zuten langileak egun ez duela faktoriarekiko inolako loturarik, eta, beraz, enpresak ez duela gaitzaren gaineko inolako erantzukizunik. Hala eta guztiz ere, azkenean lortu du, eta epaitegiek arrazoia eman diote.

Gertakizunak honelakoak izan ziren. Duela hiru urte eta erdi gaixotasuna diagnostikatu ziotenean, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak gaitzaren jatorriak lanarekin zerikusirik ez zuela esan zuen, ohiko gaitza zela argudiatuz. Horren ostetik hilabete bakoitzean 630 bat euroko pentsio bat jasotzen hasi zen. Euskadiko Langile Komisioek jakinarazi dutenez, hainbat gestio egin ostean Gasteizko Gizarte Arazoetarako Bigarren Epaitegiak arrazoia eman zion langile honi, hots, bere gaitza amiantoarekin kontaktuan egon izanagatik sortu zela onartu zuen.

Aceros sektore publikoan egon zenean haren jabe zen SEPIk eta Sidenorrek ere errekurtsoa bidali zuten EJAGera eta, esan bezala, berau ezeztatua izan da. Langileak, hemendik aurrera, 3000 bat euroko pentsio bat jasoko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide