Jon Karla Menoio alkateak jakinarazi duenez Laudioko biztanleriak gora egin zuen 2010. urtean. Iragan urtetik hona, beraz, 83 laudioar gehiago dagoela esan dezakegu. Era berean, alkateak esan du Laudiok biztanleak jasotzen jarraituko duela, izan ere, duela egun gutxi batzuk bost biztanle gutxiag zegoen; beraz, egun gutxitan igoera jaso dugu. Biztanle-goraldiaz gain aipagarria da, halaber, biztanleriaren igoera begetatiboa, hau da, heriotzen eta jaiotzen arteko tartea. Tarte hori gero eta positiboagoa da, hots, Laudion jaiotza gehiago dago heriotzak baino. Azken hau, ziurrenik, etorkinei esker lorturiko emaitza da. Beraz, esan daiteke Laudioko jendea egunetik egunera gero eta gehiago eta gazteagoa dela.