Amalur Fundazioak “Goi Nerbioi eta bere etorkizun sostengarria 2025” izeneko proiektua aurkeztu zuen iragan urtean. Etorkizunari begira jarri, atzera begiratzeari utzi gabe. Era horretan Laudioko oroimen kolektiboa argitaratu ostean (oro gogoratzen gara duela pare bat urte laudioar guztioi eman zitzaizkigun bi liburu horietaz) gauza bera egitea erabaki da Amurrio edota Orozko bezalako herrietan ere. Fundazioko lehendakari den Juanjo Salazarrek irrati komertzial bati egindako adierazpenetan esan zuenaren arabera Amalurrek eskualdeko 9 udalerrien iragana aztertu nahi du proiektu honen bitartez.
Fundazioak elkarrizketak egiteari eta datu zein argazkiak biltzeari ekin dio, horrela, diruz lagunduko dien norbait aurkitzean, aurkezpena jendaurrean egin ahal izateko. Amurrion Aztarna etnografi eta kultura erakundearen laguntza jaso dute, euren eskuetan dituzten materialak utzi dizkietelarik. Dena den, Amalurrek ere bere kabuz ekin dio material bilketari, eta dagoeneko 17 elkarrizketa egin dituzte herri horretan.
Orozkoren kasuan Orozkoko Garrafa Elkartearen laguntza ere jasoko dute, bertan nagusienei eginiko elkarrizketak izango direlarik informazio iturri garrantzitsuena.