Laudioko udal haurtzaindegiak ezin du jada haur gehiago hartu. Martxotik aurrera, hots, urtarrilean matrikulatu diren haurtxoak sartzen direnean beste gune bat ireki beharko da edo, bestela, oraingo haurtzaindegia zabaldu. Zentzu horretan, Aretako bizilagunek aspalditik eta berriz duela gutxi auzo-asanbladetan eskatutakoa beteaz, herri horretan esparru hori egiteko aukera plazaratu izan da. Esatekoa da ere Aretak azken urteetan izan duen populazio goraldia kausa, benetan beharrezko bilakatu dela haurtzaindegi bat.
Laudioko udal haurtzaindegiak 2009an ireki zituen bere ateak; atzerapenekin, izan ere, udalak hamaika arazo izan zituen lokalaren titularitatea lortzeko. Orain zerbitzu hau leku faltan dago, lehen esan bezala. Haurreskolaren egoitzak bere geletako bat berrelkartu du, hala, Laudion sortzen ari den eskaerari erantzun ahal izateko. Matxintxuk hogeita hamar haur ingururentzako lekua dauka hiru gelatan banaturik eta aurten arazoak sortzen ari zaizkie tokiari dagokionez.