Aiaraldeko Aralarrek Laudioko Landaluze auzoan taxuzko aparkaleku baten beharra ikusten du. Alderdi abertzaleak jakinarazi duenez, auzoak funtzio horretara bideraturiko duen gune bakarra etxebizitzetatik nahiko urrun dagoen soilgune bat baino ez da, eta bertara sartzeko hartxintxarrez eginiko bide estu bat da dagoen bakarra. Horretaz gainera, leku horrek ez du auzoko bizilagunentzat segurtasunik ekartzen euren beribilak bertan uzteko orduan. Aralarrek herrian aparkaleku publiko eta doakoen behar direla adierazi du, baita udal erakundeak behar horrekiko irekiagoak izan behar direla ere.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.