Udalak errotonda berria egingo du Ugarten trafikoa arintzeko

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko ots. 1a, 01:00

Ugarte auzoko bizilagunek urteak daramatzate Okondotik Laudiora bidean Sagasti eta Isasirantz pasatzeko dagoen bihurgunean igarotzeko sortzen diren  arazoengatik kexu. Horri konponbide bat topatu nahian, udalak bihurgune hartan errotonda egitea erabaki du. Horretarako, “Españica” deritzon etxea bota beharko du. Hasiera batean etxea ez botatzea pentsatu izan den arren, udalak ondorioztatu du, hala, errotonda txikiegia aterako omen zela eta ez zirela bilaturiko helburuak lortuko.

Ugarte auzoko bizilagunek urteak daramatzate Okondotik Laudiora bidean Sagasti eta Isasirantz pasatzeko dagoen bihurgunean igarotzeko sortzen diren  arazoengatik kexu. Horri konponbide bat topatu nahian, udalak bihurgune hartan errotonda egitea erabaki du. Horretarako, “Españica” deritzon etxea bota beharko du. Hasiera batean etxea ez botatzea pentsatu izan den arren, udalak ondorioztatu du, hala, errotonda txikiegia aterako omen zela eta ez zirela bilaturiko helburuak lortuko. Haatik, bertako bizilagunak berlojatzeko lekuen proposamenak jasotzen hasi dira dagoeneko, etxe berria Baia eta Zumalakarregi kaleen arteko izkinan edota Aldaikoerreka plazako soilgunean eraikiko da, baina oraindik ez dago argi noiz izango den hori.

Lan honek 2,3 milioi euroko kostua ekarriko dio Laudiori, prezioaren barruan lana bera eta espropiaziotik eratorritako gastu guztiak kontuan hartuta. Obrak bost bat hilabetez luzatuko diren aurreikuspenak plazaratu ditu udalak.  

Errotonda berriak hiru irteera izango ditu Laudiotik goazelarik: bata Okondorantz, bestea Sagasti eta Isasi auzoetarantz eta azkena “Envases” enpresara sartzeko. Bestalde, eta beste kontu batzuei loturik, Ugarteko bizilagunek Leziagako errepidea bide bakarrekoa egitea eskatu dute, estuegia izateagatik eta bazterretan hainbat zulo edukitzeagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide