Etxe Arrosaren ondoko espaloiaren lanak bi hilabete barru hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko urt. 11a, 20:19

Aretako Etxe Arrosaren ondoko espaloiaren lanak bi hilabete barru hasiko dira, Laudioko Udalak jakinarazi duenez, eta hiru hilabetez luzatuko direla espero da. Aipatzekoa da Udalak laurogei metroko lur eremua kendu duela ondoko landetatik lan hau aurrera eraman ahal izateko; lur horiengatik 9500 euro ordaindu behar izan ditu. Espaloi berriaren lanek 376000 euroko kostua ekarriko dute eta Eusko Jaurlaritzako Hiriber programak eta Foru Aldundiko Herrilan eta Zerbitzuetako Sailak ordainduko dituzte.

Aretako Etxe Arrosaren ondoko espaloiaren lanak bi hilabete barru hasiko dira, Laudioko Udalak jakinarazi duenez, eta hiru hilabetez luzatuko direla espero da. Aipatzekoa da Udalak laurogei metroko lur eremua kendu duela ondoko landetatik lan hau aurrera eraman ahal izateko; lur horiengatik 9500 euro ordaindu behar izan ditu. Espaloi berriaren lanek 376000 euroko kostua ekarriko dute eta Eusko Jaurlaritzako Hiriber programak eta Foru Aldundiko Herrilan eta Zerbitzuetako Sailak ordainduko dituzte. Espaloiak 173 metroko luzera izango du eta bere albo banatan bi espaloi egingo dira, azken udal batzetan Aretako biztanleek hala eskatuta. Horretaz gain, espaloiaren zabalera bi metrokoa izango da eta ibaiaren alboan eraikiko dute, parke batekin batera. Eraikuntza proiektua aurrera eraman ahal izateko kontratazioak hemendik gutxira dira hastekoak.

Proiektu berri honi esker, Areta eta Laudioren arteko lotura askoz azkarragoa eta seguruagoa bilakatuko da. Izan ere, Bide Zaharretan zehar doan bidea E planaren bitartez berritu bazuten ere, aretar askok ibaiaren ezkerraldeko bidea erabiltzen dute azkarragoa izanagatik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide