Patricia Bilbao etxebizitzako hezedura arazoek beren horretan diraute

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2010ko abe. 28a, 11:06

Aretako Patricia Bilbao urbanizazioko bizilagunek beste urtebetez itxaron beharko dute hainbatetan eskatu dituzten erreformei ekiteko, hala, eraikin horretara bizitzera joan zirenetik pairatzen dituzten hezedurak kendu ahal izateko.

Aretako Patricia Bilbao urbanizazioko bizilagunek beste urtebetez itxaron beharko dute hainbatetan eskatu dituzten erreformei ekiteko, hala, eraikin horretara bizitzera joan zirenetik pairatzen dituzten hezedurak kendu ahal izateko. Jaurlaritzak hasiera batean proiektuaren proposatzaile zen Luis Mari Uriarteri eskatu zion eraikinak behar izango zituen erreformen inguruko azterketa bat egiteko; hark ez du eskatutakoa egingo eta, horren ondorioz, Jaurlaritzak berak egin beharko ditu biak: azterketa eta erreforma. Etxebizitza Sailak esan duenaren arabera behin-behineko neurri gisa proiektu bat prestatu zuten eraikinean sartzen den ura geldiarazteko, lan horiek udazkenean astekoak zirela ere esan zuten. Eraikineko bizilagunekin egindako bileran behin-behineko konponbide gisa egurrezko galeriak dituzten pisuetan, isolatzaile gisa, beira plakak ezartzea izango litzateke. Plaka horiek paretatik 25 zentimetrora kokatuko litezke, horrela, aireztapena ez oztopatzeko. Bestalde, kristalezko fatxada daukaten etxeetan eskailerak agerian uztea erabaki da; dena den, eskailerak kristalezko xafla batez estaliko lirateke. Fatxada guztia estaliko lukeen xafla bakar bat jartzearen aukera alboratu egin da, horrek izango lukeen pisu eskerga dela kausa. Dena delarik ere, bizilagunek beste bilera batera joan beharko dute urtarrilean. Han egingo diren erreformen berri emango zaie, hiru dimentsiotako bideo-muntaia baten bitartez..

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide