Carlos Urquijok Laudioko Ertzaintzaren egoitzak dituen arazoen inguruko azalpenak eskatu dizkio Aresi

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2010ko abe. 20a, 22:32

Carlos Urquijo ordezkari popularrak Laudioko polizia-etxearen egoeraren gainean kexu, haren konponketaren inguruko galdera egin dio Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresi. Afera guzti hau El Correo egunkariak duela egun batzuk kaleraturiko informazioen karietara dator; bertan ziotenaren arabera Eusko Jaurlaritza eraikinaren arkitektoarekin jarri behar baita harremanetan polizia-etxeak dituen arazoei konponbide bat eman ahal izateko.

Carlos Urquijo ordezkari popularrak Laudioko polizia-etxearen egoeraren gainean kexu, haren konponketaren inguruko galdera egin dio Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresi. Afera guzti hau El Correo egunkariak duela egun batzuk kaleraturiko informazioen karietara dator; bertan ziotenaren arabera Eusko Jaurlaritza eraikinaren arkitektoarekin jarri behar baita harremanetan polizia-etxeak dituen arazoei konponbide bat eman ahal izateko. Laudioko Ertzaintzaren polizia-etxea, eskualdeko suhiltzaileen egoitza ere badena, 1991n eraiki zuten, eta urte guzti hauetan zehar, Herrizaingo Sailak hainbat salaketa igorri dizkio egoitza horren eraikuntzaren erantzule den higiezinari sortu izan diren arazoak direla kausa. Horretaz gainera, eraikinean sor daitezkeen arriskuen balorazio bat egitea eskatu zaio Labein laborategiari, arazo horiek ekiditeko zein neurri hartu beharko litezkeen azal dezan. Urquijok, Radio Llodiori eginiko adierazpenetan esan duenez “neurri hauek eraikinaren garantiaren epea bukatu baino lehen zergatik hartu ez ziren” jakin nahi du. Horretaz gainera Aresi honakoa galdetu nahiko lioke: “Ea egia den eraikinaren konpontze lanek 1,8 milioi euroko kostua izango duten, polizia-etxeko arduradunarekin laster lotuko duten akordioren batera eta ea nork jarri beharko duen mahai gainean diru kantitate hori”. “Hogei eguneko epea igarotzean adostasun batera ailegatu beharko da eta hori hala izan ezean beste neurri batzuk hartu beharko dira” gaineratu du legebiltzarkide laudioarrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide