Genero Indarkeriaren Kontrako eguna dela-eta hainbat ekitaldi egingo da aste honetan Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2010ko aza. 23a, 11:00

Aste honetan da ospatzekoa emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna eta, horren harira, hainbat eragilek ekintza batzuk antolatu dituzte Aiaraldeko udalerri guztietan. Laudio ez da salbuespena izango, izan ere, gurean ere hainbat izango dira egun honen karietara egingo direnak.  

Aste honetan da ospatzekoa emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna eta, horren harira, hainbat eragilek ekintza batzuk antolatu dituzte Aiaraldeko udalerri guztietan. Laudio ez da salbuespena izango, izan ere, gurean ere hainbat izango dira egun honen karietara egingo direnak.  

Laudioko Gazte Asanbladak, adibidez, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguneko ekintzak larunbat honetarako, azaroak 27, antolatu ditu. Ekimenok Lamuza plazan eta gaztetxean bertan egingo dira. Jarduerak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira plazan bertan egingo den kontzentrazio batekin, eta honen ondoren 21:00etan gaztetxean ekitaldi politikoa egingo da. Egunari amaiera emateko, 22:00etan kontzertuak izango dira entzungai, eta talde hauek joko dute: Etsi Gabe, Enkore eta DAR.

Administrazioak bere aldetik, duela aste batzuk aipatu genituen hitzaldiez gainera, feminismoa eta emakumeen aurkako biolentzia ardatz gisa harturik hainbat ekintza ditu programaturik. Horien artean lehena azaroaren 25ean, Solastiar emakumeen elkarteak antolatuta, egingo den zine-foruma izango dugu “Una palabra tuya” filmearen inguruan. Filme horrek IV. Zinema eta Emakumea zikloari amaiera emango dio. Hau Lanbide Heziketako Udal Institutuan izango da arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Egun berean eta eguerdiko 13:00etan kontzentrazioa egingo da Lamuza plazan, Ruperto Urkijoren estatuaren ondoan, “Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez” lelopean. Bestalde, hurrengo asteartean, azaroak 30, “El Adan y la Eva” antzezlana egingo dute LHUI zentroan arratsaldeko 18:30etan. Ekintza honen antolatzaileak berdintasunaren alde jarduten duen Ez:Berdin Zentroa eta xede berbera lortzeko lanean dabilen Laudioko zenbait gizonek osaturiko Biok taldeak izan dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide