Gazte independentistek hainbat ekintza antolatu dituzte Laudion larunbat honetarako, azaroak 20. Gehienak Gaztetxean eta bere inguruetan egingo dira. Ekintzok Independentziaren Egunaren karietara daude programaturik, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialari bultzada bat ematearren.
Jarduerei Mendebaldeko Saharan bizi den gatazkaren inguruko hitzaldi batek emango die hasiera, berau arratsaldeko 18:30ean izango delarik. Jarraian, 19:30ak aldera, poteoa egingo da herriko zenbait tabernetan zehar trikitixaren soinuak eta bertsolarien doinu gozo eta irudimenez beteriko sorkuntza-aleek lagundurik. Horren ostean, partaide guztiek argazki herrikoi bat egingo dute eta, gero, afaria izango dute Gaztetxean. Afariaren ostean, hiru kontzertu izango dira, gaueko 22:00etatik aurrera belarri-gozagarri, Gaztetxean bertan joko baitute Basati Punk, Los Beltzaz eta beste talde sorpresa batek.
Ezbairik gabe, giro bikaina izango da Laudion larunbat honetan, bertara urreratzen diren guztien gozagarri.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide