Emakumeen aurkako indarkeriaren egunaren karietara Laudioko udalak hainbat hitzaldi antolatu ditu. Ekintzak Herriko Plazan kokaturiko erabilera anitzeko gelan egingo dira, markatutako egunetan, 11:00etatik 13:00ak arte. (udalak hobekien doakionean alda dezake ordutegi hau). Emakumeen aurkako indarkeriaren egoera hobetu ulertzea xede daukaten jardunaldiok udal langileei, hezkuntza zein osasun profesionalei edota emakume erakundeei zuzenduta badaude ere, berauetan herritarron parte hartzea bultzatu nahi du udalak. Ekintzotan izena eman nahi izanez gero Laudioko udaleko berdintasun sailera deitzea baino ez dago, 94 403 48 50 telefono-zenbakira hain zuzen.
Lehen hitzaldia hil honen 17an izango da “Seme-alabak genero indarkeriaren biktima” izenburupean; bertan, euren familia-inguruan bortxaketa hauek jasan izan dituzten haurren zein gaztetxoen esperientzien berri izango dute entzuleek. Bestalde, Itziar Fernandez Villanueva psikologian doktore eta lizentziatua izango dute hizlari bertara hurreratzen direnek.
Azaroaren 23an, berriz, Pilar Sampedro psikologo eta sexologoa izango da hizlari. Egun horretan bikote gazteen barruan jazotzen diren bortxazko harremanak eta hauetan kanpotik nola eragin daitekeen izango da aztergai.
Azkenik, abenduaren lehenean, ADAVEKO sexu-eraso eta genero indarkeriaren biktimei laguntzeko elkarteko Elena Hermo psikologoak beste hitzaldi bat aurkeztuko digu. Honakoan “Joan-etorriko prozesuak eta interbentzioa emakumeekin ahalduntze ikuspegitik” izango dute mintzagai.