Pololoak 2, Poxpolinaren bahiketa

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2010ko urr. 28a, 11:24

Pololoak triologia hasi eta bi urtera Patxi Gallegok bigarren atala kaleratu zuen lehenak bezain besteko harrera ona jasoz eta honako sail hau Euskal Herri mailan arrakasta literarioa bilakatuz. Aurreko alean ematen den tonika bera errepikatzen da Poxpolinaren bahiketan: euskal gizartearen kritika satiriko zorrotza, euskalkien eta hizkuntzen arteko nahasketetatik sortutako lengoaia erabiltzeko modu bizi (eta bitxia), sexuaren presentzia omnipresentea... eta abar eta abar.

Pololoak triologia hasi eta bi urtera Patxi Gallegok bigarren atala kaleratu zuen lehenak bezain besteko harrera ona jasoz eta honako sail hau Euskal Herri mailan arrakasta literarioa bilakatuz. Aurreko alean ematen den tonika bera errepikatzen da Poxpolinaren bahiketan: euskal gizartearen kritika satiriko zorrotza, euskalkien eta hizkuntzen arteko nahasketetatik sortutako lengoaia erabiltzeko modu bizi (eta bitxia), sexuaren presentzia omnipresentea... eta abar eta abar.

Aurrekoan Xabinaitorrek Kariñe ederra nola bahitzen zuen ikusi genuen, orain, bahiketa hori jaso dela Xabinaitorrek Ertzaintza ez ezik Goardia Zibila badauka bere atzetik segika. Bahitzailea eta bahitua Erronkariko mendi ezkutu batean babesten dira, borda galdu batean eta, bertan maitasuna sortuz joango da pixkanaka bien artean. Honetaz gainera, kontakizunak flash back antzeko bat egiten du. Bigarren atal honetan Xabinaitorren botereen zioa edo nola Sabino Lizunaga bezalako potroximel hori Xabinaitor poxpolinen zaintzailean bilakatu zen argitzen zaigu. Ez dugu hemen datu gehiegirik emango, azken batean helburua zuek liburua erostea, edo behintzat irakurtzea, baita (zer uste zenuten?); baina bai esango dizuegu eraldaketa guzti horretan euskal mitologiaren erregina den Mari jainkosak garrantzizko paper bat betetzen duela. Eta telebistako lehiaketa eskas horretan esaten zuten bezala “honaino irakur dezaket”.

Beraz, argi izan: orain negua asten dela, igande bat sofan etzanda negar egiteko filme lakrimojeno horietako bat ikusten bukatu nahi ez baduzue lor ezazue euskal komikigintzaren harribitxi hau eta gozatu. Ez dago esateko besterik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide