Laudion ospatuko den Euskal Kirolaren eguna aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2010ko urr. 19a, 11:20

Datorren igandean, urriak 24, Euskal Kirolaren Eguna ospatuko da Laudion. Euskal Kirol Federakundeen Batasunak Aiaraldeko herri horretan egingo du, esan bezala, ekintza horren zazpigarren edizioa, lehenago, besteak beste Bilbotik, Amurriotik, Tolosatik edota Arrigorriagatik pasatu ostean. Gaur bertan bildu dira udaletxean EKFBko kideak, euren artean Rafael Munilla zegoela, Jon Karla Menoio alkatea eta hainbat erakundetako ordezkariak, egitekoa den jardunaldiaren aurkezpena egitearren.

Datorren igandean, urriak 24, Euskal Kirolaren Eguna ospatuko da Laudion. Euskal Kirol Federakundeen Batasunak Aiaraldeko herri horretan egingo du, esan bezala, ekintza horren zazpigarren edizioa, lehenago, besteak beste Bilbotik, Amurriotik, Tolosatik edota Arrigorriagatik pasatu ostean. Gaur bertan bildu dira udaletxean EKFBko kideak, euren artean Rafael Munilla zegoela, Jon Karla Menoio alkatea eta hainbat erakundetako ordezkariak, egitekoa den jardunaldiaren aurkezpena egitearren. Eurek esandakoaren arabera, jarduerak asteburu guztian egingo diren arren, igandea izango da egunik mamitsuena, izan ere, orduan egingo dira ekintza gehienak, horietako lehena eguerdiko ordu batean izango den inaugurazio ofiziala. Une horretan monolito bat jarriko dute Granja kiroldegiko sarreran, egun hau gogoratzeko, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren (federakundearen sortzailea) eta EKFBko ordezkarien presentziarekin. Momentu horretatik aurrera emango zaie hasiera ekimenei. Ekimenak askotarikoak izango dira, betiere kiroldegiko ahalmenetara egokiturik. Bi motatako jarduerak egingo dira: alde batetik kirol norgehiagoka irekiak, edonork parte har dezan (xakea, hipika, saskibaloia, pilota, eskalada...) eta, bestalde, kirol erakustaldiak (piraguismoa, squasha, judoa...). Granja kiroldegiaz aparte Aldaikoerreka plazan zenbait erakustaldiz gozatzeko beta ere izango da, hala nola, halterofilia, triala edota hockeya.

Antolatzaileek esan dutenez, eguna jai-giroan ospatuko da, baina euskal kirola sustatu eta ondo pasatzearekin batera aldarrikapena ere luzatu nahi da, euskal federazioen nazioarteko ofizialtasuna, hain zuzen ere. Helburu hori oztopo politiko guztien gainetik lortu behar dela esan du Munilla jaunak, “selekzioak kirol alorrekoak dira betiere, eta ez politikoak. Askok ez dute hau ulertzen, ordea.”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide