Hemendik eta urri bukaera bitarte gazte independentistek zenbait ekintza antolatu dituzte Laudion. Horietako lehena urriaren 12an egingo da, Espainiako festa nazionalaren karietara. Jai hori arrotzatzat hartzen dutenez gero, gazte independentistek IAk antolatutako herri eskoletan parte hartzeko deia luzatu dute.
Bestalde, hil honen 22rako hitzaldia prestatu dute gaztetxean arratsaldeko 18:30ean. Gaia gazteok pairatzen duten kontrol soziala izango da. Urriaren 29an (ostirala) arratsaldeko 18:30ean beste hitzaldi batean parte hartzeko beta izango dute gazteek; hori ere gaztetxean egingo da "Alaitsu eta kementsu gazteak zutik!" lelopean. Ondoren, 20:00etan hilabeteko azken ostiralero egiten den preso politikoen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.