Euskarazko komikigintza azkeneko urteetan hedatuz joan izan den generoa bada ere oso eskasak dira oraindik alor honetan argitaratzen diren liburuak. Halere Patxi Gallegok ederki txunditu gintuen 2004ean Pololoak, Poxpolinen lurrina komikia plazaratu zuenean, Xabinaitor superheroiaren abentu ren lehen emankizuna hain zuzen ere.
Xabinaitor euskal poxpolinen zaindari amorratua dugu. Bere superusaminaz baliaturik arriskuan dauden poxpolinak aurkitu eta eurak salbatzen ditu bere superindarra eta lauburu arrojadizoak erabilita, horretarako bere bizitza arriskuan jarri behar badu ere. Beti izango ditu atzetik segika Ertzantzako Aldanondo inspektorea eta Kortajarena bere laguntzaile traketxa. Xabinaitorren, egitan, Sabino Lizunaga da, donostiarra eta krisi esistentzial baten ostean mundua zeharkatu eta superbotere harrigarriak jasotzen dituena.
Triologiaren lehen liburu honetan komikia baino prosazko testua jorratzen da nagusiki, betiere irudiez apaindurik. Bertan bere bizitza kontatzen digu Sabinok, bere sexu esperientziak, familia eta lagunekin bizitakoak... betiere, umore freskoenaz zipriztindurik eta 80ko hamarkadatik hona Euskal Herriak jasandako aldaketa sozialen kronika eginez. Horretaz gain, historio honetan garrantzi handia izango duen Kariñeren bizitza ere kontatzen zaigu. Aldanondo inspektoreak zuzenduriko Ertzaintzak segada prestatuko dio Xabinaitorri Bilbon eta horren ondotik Kariñe bahituko du, argumentuaren zenbait jira biren ostean.
Hurrengo asteetan, Pololoak Xabinaitorren balentriak triologiaren beste aleetaz arituko gara, euskal superheroiaren historioa pixkanaka josiz.