Butroe kaleko txatartegi zaharra zegoen tokian plaza berri bat eraikitzeko erabakia hartu du Laudioko udalak, bizilagunen eskaerei erantzunez. Lanak hamar asteko epean bukatzea espero da, 75 egunetan alegia.
Aipatzekoa da lanek hasiera batean izango zuten kostua nabarmen igo dela, bizilagunek bertan aparkaleku bat eraikitzeko eskaera luzatu baitiote udalari. Aparkaleku hauek Lamuza eskolako murruaren barruan egongo lirateke kokaturik, elbarrientzako aparkalekua eta elbarrientzako espazioa barne.
Plaza hirukiarrak berdeguneak izango ditu inguruan eta etorkizunean baliteke haur jolasak izatea ere. Udalaren arabera lan berriaren eraikitzeak 278.860 euroko kostua izango du.