Laudioko San Bartolome eta Arraño auzoetan dauden antenak kudeatzen dituen Abertis enpresak euretan zenbait berrikuntza egitea erabaki du Lurrezko Telebista Digitalaren kanal berriak bertatik emititu ahal izateko. Halere, Arrañoko auzolagunek buruturiko protestak direla-eta, enpresako teknikoak ezin izan zirfen auzoko antenetara iritsi azterketak egiteko.
Azkenaldian, EHUko aditu talde batek antenok sorturiko uhinek giza osasunean sor ditzaketen kalteak aztertzen dihardu. Jardute honen emaitzak ezagutu bitartean Laudioko Eusko Alkartasunak eskaera egin dio Jon Karla Menoio alkateari Arrañoko antenaren kokapenaren inguruan erabaki zehatz bat har dezan. Alderdi abertzaleko kideek denuntziatu izan dutenez antenaren kokapena betierekoa izateko arriskua dago, Arrañoko bizilagunen kaltetan. Honi erantzunez, udalak esan du herrian telekomunikaziozko emisora eta antenen erregistro bat egiteko asmoa duela osasunarentzat kaltegarriak izan daitezken horiek kontrolpean izan ahal izateko.