Ostiral honetan hastekoak dira Latiorroko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2010ko ira. 17a, 10:45

Beste urte batez primerako jaiez gozatzeko aukera izango da Laudioko Latiorro auzoan; irailaren 17tik 19ra bitarte luzatuko den ospakizun honetan hainbat ekintza izango da, zahar zein txikientzako ahogozagarri.

Ostiralean bertan, arratsaldeko seietan botako den txupinazoaren ostean, bertara hurreratzen direnek Gorbea kalean egitekoa den Potxin eta Patxin pailazoen emanaldiaz gozatzeko beta izango dute. Gauean, hamarrak aldera, su artifizialak izango dira ikusgai, honi Arizgoiti taldearen berbenak jarraituko diolarik.

Hurrengo egunean, haurrentzako tailerrak eta lehiaketa gastronomikoa egongo dira Kamaraka kalean goizeko hamaiketan, eta hamabietan igel-toka lehiaketa. Arratsaldez, mus txapelketa  izango dute nagusiek, laurak aldera, eta bostetan haurrentzako jolasak egingo dira. Zazpietan, fanfarreaz aparte han ibiliko dira buruhandiak haur bihurrienei maskuriekin gogor ematen. Gauean jada, Bilbo Band taldearen eskutik berbena izango da, hamar eta erdiak aldera.

Igandean, goizeko bederatzietatik aurrera marmitako lehiaketaren XVIII. edizioa egingo da Arantzar inguruan. Eguerdian, berriz, kalejira eta, horren ondotik, eguerdiko ordu batean, mariskada bat irabazteko aukera izango dute bertan egingo den sorteoan parte hartzen duten guztiek. Segidan, bazkari herrikoiari emango zaio hasiera eta arratsaldeko seietan izango diren haur jolasekin emango zaio amaiera aurtengo Latiorroko jaiei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide