ARGAZKI GALERIA: Erroketxu txakurraren erreketa

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2010ko ira. 1a, 19:04

Azkeneko urteotan ohitura bihurtu den bezala, iragan igandean laudioarrek Erroketxu txakurra erre zuten herriko jaiei amaiera emanez. Laudion aski ezaguna den Erroketxu gaueko hamaika eta erdiak aldera irten zen, koadriletako kideen bizkar gainean. Institutu ondotik eta Zumalakarregi etorbidetik ibilalditxoa egin ostean plazara sartu zen Pio XII. kalean barna. Bertan, zenbait lagunek kanta berri bat abestu  zuten txakurraren omenetan.

Erroketxu txakurra berriz uzten gaituzu,
urrun zaren artean gogatuko zaitugu.

Ez da negar izpirik gure begietan
datorren abuztuan zarelako bueltan.

Kantaldiak irauten zuen bitartean, urtero lez, Erroketxu sutan erre zen bere gainera kandelak botatzen zituzten laudioarren begiradapean. Kantak dioen moduan ez zen pena susmorik sumatu ahal izan laudioarrek ongi badakitelako hurrengo abuztuaren 15ean huts egin ezinezko zita daukatela Herriko Plazan jaiei berriz hasiera emateko. 

Argazki-bildumaren egilea: Javi Tomé

Argazki-galeria ikusteko klikatu hemen: http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157624858174552/show/

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide