Udalbiltzako auziperatuen sustengu taldeak (“Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari”) hainbat ekimen antolatu ditu Laudion hurrengo egunetarako auziaren inguruan herriaren atxikimendua lortzea xede delarik. Gaur bertan herri atxikimendua adierazteko kontzentrazioa antolatu da Herriko Plazan arratsaldeko 20:30etan.
Auziaren inguruan hitzaldi-eztabaida bat antolatu da Herriko Plazako erabilera aunitzeko aretoan, jendeari auziaren gainean jazotakoak eta honen nondik-norakoak ezagutarazteko. Bihar, uztailak 6, arratsaldeko 19:00etan izango da zita.
Horretaz gain sustengu taldeko arduradunek deialdia egin izan dute jendeak hilaren 17:00rako deitu den manifestaldi nazionalean parte har dezan.