Ihes ederra euskaraz argitaltzen den lehen eleberri grafikoa da eta, horretaz gaitera, ukronia bat da, historiaren bertsio alternatibo bat proposatzen duen kontakizuna.
Komiki lanak bikote heterosexual finko baten eguneroko bizitza hartzen du hizpide, euren arteko eztabaidak eta errutinaren ñabardurak nabarmentzen direlarik. Baina, horretaz gaindi eleberri grafiko honi erakargarritasun handien erakartzen dion aspektua ari argumentalaren inguruabarra da.
1812ko Independentziaren gudan Espainiak ez ditu berreskuratzen ez Hego Euskal Herria ez eta Katalunia ere eta hauek Frantziako errepublika federalaren menpe gelditzen dira estatu aske moduan. Egoera horretan zenbait taldek lurraldeon espainiaratzea aldarrikatzen dute.
Eleberria errealismo osoz izan da egina, bai marrazki eta bai argumentu aldetik. Eguneroko ekintzei garrantzi argumentala ematea lortzen dute, kontestu historikoa zerbait anekdotiko bezala jarriz.