Jarraipen zabala izan du greba orokorrak Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2010ko eka. 29a, 19:36

Euskadiko gehiengo sindikalak deituriko greba orokorra izan da gaur Hego Euskal Herri osoan. Aiaraldea, noski, ez da salbuespena izan. Goizeko bost eta erdietatik hasita langileek piketeak antolatu izan dituzte Amurrioko industrialdeetan. Informazio taldeen hurrengo geldiunea Murgako industrialdea izan da eta, horren ostean, Laudiora pasatu dira, eta Lamuzako Eroski denda ixtea lortu dute.

Euskadiko gehiengo sindikalak deituriko greba orokorra izan da gaur Hego Euskal Herri osoan. Aiaraldea, noski, ez da salbuespena izan. Goizeko bost eta erdietatik hasita langileek piketeak antolatu izan dituzte Amurrioko industrialdeetan. Informazio taldeen hurrengo geldiunea Murgako industrialdea izan da eta, horren ostean, Laudiora pasatu dira, eta Lamuzako Eroski denda ixtea lortu dute. Bertan,  langile bat gutxienez Ertzaintzak identifikatu du. Ibilbidea bukatutakoan parte hartzaileetako askok Bilbora jo dute bertan deitua zegoen manifestaldi nazionalean parte hartzearren.

Hurrengo zita Laudion zen,  berriz ere. Bertan Aiaraldeko hainbat herritatik iritsitako ehundaka pertsona bildu dira seietatik aurrera herriko kaleak zeharkatu dituen manifestaldira. Basta ya de inposiciones, gure eskubideak defendatu ditzagun lelopean buruturiko mobilizazio honek, herri sustengu ikaragarriaz gain, tentsio uneak ere bizi izan ditu Ertzainako hainbat kiderekin; horietako bat Gastronomi Museoaren alboan izan da, gazte batzuk taberna batean sartu direnean jabea grebaren jakinaren gainean jartzeko asmoz.

Grebak jarraipen zabala izan du Aiaraldean; Amurrio zein Laudioko industrialdeetako enpresa handi gehienek itxi behar izan dute lan esku falta dela eta, giroa antzekoa izan da herrietako lokal gehienetan. Garraio publikoak eta Osakidetzak zerbitzu minimoekin jardun izan dute, halere, egun guztian zehar.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide