Zenbait urte daramatzate Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolina jatorri izendapendun produktuen ekoizleek europar markaren eskean, honek, euren produktuak “Txakoli” izenarekin izendatu eta mundu zabalean saltzeko eskubidea emango liekeelako.
Halere, Bruselak behin eta berriz errefusatu du eskaera "txakoli" hitz generikoa dela argudiatuz eta, ondorioz, munduko edozein tokitan eginiko mota honetako ardoek izen hori jasotzeko eskubidea izango luketelako.
Egoera honen aurrean Euskal Autonomi Erkidegoko Txakoli jatorri izendapenek erakundeen laguntza eta babesa jaso dute.