Duela 25 urte Mugalde Kultur Elkartea sortu genuen hainbat herritarrek, euskal kultura hauspotzeko asmoz. Ezkertiar eta abertzaleen topagune izango zen etxea eraikitzeari ekin genion auzolanean.
Harriz harri eredu askatzailea gauzatzeko lana abiatu genuen: euskara eta euskal kultura errotzea, amalurra defendatzea, sexu parekidetasuna aldarrikatzea, gizarte eredu bidezkoagoaren alde lan egitea, Euskal herri libre eta gorri bat eraikitzea...
Hauek dira gure etxea eusten duten zimenduak
25 urte betetzen ditugun honetan, gure elkartearen aurkako oldarraldi errepresiboa pairatzen ari gara, Auzitegi Nazionalak Mugalde itxi nahi duelarik.
Egoera honen aurrean, mende laurdena ospatzeak are eta garrantzia handiagoa du. Burumakur nahi bagaituzte ere, hortzak erakutsiko ditugu!
Martxoaren 19tik 22ra, hainbat ekintza izango ditugu: Herri bazkaria, kontzertuak, hitzaldia, haurrentzako ekintzak eta abar.
Beste 25 urtez lanean jarraitu nahi dugulako, Mugalde libre behar dugu.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.