Hilabete eta erdi eman ditugu barne lanean jasotako informazioa bildu, ondorioak atera eta azken dokumentu probisionala osatzen... lan nekeza izan da baina orain ZUEN TXANDA IRITSI DA berriz ere!!
Ateratako ondorioen gainean PROPOSAMENAK eta IDEIAK behar ditugu GAZTEONTZAKO LAUDIO ERAIKITZEKO.
Gogoan izan bi zita:
1.- Apirilaren 10ean, osteguna
18:30ean kultur etxe aurrean (18-35 urte bitartekoentzat)
2.- Apirilaren 12an, larunbata
17:00etan kultur etxe aurrean (12-17 urte bitartekoentzat)