Feminismoa, parte-hartzea, aniztasuna eta kulturartekotasuna bezalako balioetan oinarritutako trebakuntza da eta hezitzaileek beharrezko baliabideak eskuratuko dituzte aisialdian murgiltzeko. Horretarako teknika egokiak lantzeaz gain, talde lanean, sormenean eta ikerketa lanetan ere trebatuko dira.
Parte-hartzaileek aisialdi hezitzailea eta euskalduna sustatzeko agente aktiboak izateko gaitasuna eskuratuko dute. Horrez gain, kontzientzia kritikoa eta hausnarketa sustatzea bilatzen da, eduki desberdinen inguruan trebakuntza jasoz. Autonomia eta iniziatiba lantzea ere funtsezkoa izango da, haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdi jarduerak antolatu, dinamizatu eta ebaluatzeko.
Ikastaroak 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izango ditu. Atal teorikoa urriatik maiatzara bitartean burutuko da, metodologia aktibo eta parte hartzaileen bitartez hainbat gai desberdinen inguruan eduki teorikoa jasoko dute. Atal praktikoari dagokionez, aisialdi talde edo elkarte batekin egiten da, aisialdi mugimendua ezagutzeko eta murgiltzen hasteko aukera izango dute. Horrela, Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako
Begirale” titulua eskuratuko dute.
Ikastaroaren prezioa 470 € izango da eta matrikulazioa Urtxintxa Eskolaren webgunean egin daiteke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez Urtxintxa Eskolarekin harremanetan: eskola@urtxintxaeskola.eus edo 944 32 04 45 telefonoan.