Mugarik ez

Duela sei urte hasi zen guda Sirian. 400.000 pertsona baino gehiago hil dira geroztik. Milioika ihesean. Zalantzarik gabe, XXI. mendeko tragedia damugarrienetariko bat da.

Urteak daramatzagu datozen errefuxiatuentzako irtenbide duina bilatzen. Hala ere, oraindik ez diegu beharrezko erantzuna eman. Lotsagarria, nire ustez.

Bitartean, Europar Batasuneko gobernuen itsukeria handia da, baita herritar xume batzuen axolagabekeria ere. Guzti hau horrela izanda ere, itxaropentsu nabil. Herritar askoren elkartasuna ikusi dut. Aiaraldean egon diren elkartasun ekimenak honen adibide bikainak dira.

Nahiz eta askotan beldurra zabaltzen dituzten mezuak helarazi eta ezezagunari ikara izan, ez gara koldartu behar. Uneoro gogoratu nahi dut batzen gaituena askoz gehiago dela banatzen gaituena baino; eta argi daukat, munduko herritar bezala, zerbait egin behar dugula egoera tamalgarri honen aurrean, gure ardura baita.

Gudatik ihesi doazen pertsonak laguntzeko eta jasotzeko prest dagoen Europa nahi dut. Hortaz, herrietan hasi gara egoerari konponbidea bilatzen, gobernuek jakin dezaten hormak eta harresiak ez ditugula maite.

Azaroaren 4an, errefuxiatuen aldeko hirugarren jardunaldia ospatu genuen Laudion. Beraz, oihu egin dezagun denok: Mugarik ez, elkarrekin bat gara!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide