IRITZIA

Komunitatea

Erabiltzailearen aurpegia Nel Santacruz

Komunitatearen ideia behin eta berriz agertzen da gizarte-mugimenduetan, baina askotan guztiak barne ez dituen "gu" bat erabiltzen dugu. Onartzea kosta arren, imajinatzen dugun komunitatea afi nitatean oinarritu ohi da, eta kode politiko, ideologiko, sozial edo identitario jakin batzuekin bat ez datozenak baztertu egiten ditu. Hala ere, komunitatea gehien behar dutenak kanpoan geratzen direnak izaten dira: harremanetarako zailtasunak dituztenak, deserrotze-errealitateak dituztenak edo arautik kanpo bizi direnak.

Komunitatea eraikitzeak esan nahi du elkarrekin bizi gaitezkeela eta desberdintasunak kudeatu ditzakegula, egitura hierarkikorik erabili gabe. Garbitasun ideologikoari uko egitea dakar, eta beste batzuekiko harremanetik sortzen den eraldaketarekin "kutsatzeko" prest egotea.

Gatazka nola kudeatzen dugun, marra gorriak non kokatzen ditugun eta kontraesanari nola heltzen diogun birpentsatzea eskatzen du. Bizikidetza ez da soilik errespetua edo tolerantzia: zaintza, entzutea, negoziazioa, proiektu komunak baizik. Talde desberdinek auzoko jaiak elkarrekin antolatzen dituztenean ikusten dugu, lagunak ez izan arren beste baten zain dagoen auzokidean, edo gure kolektiboetara hurbiltzen den pertsona bakarti horrekin hitz egiten dugunean.

Arlo komunitarioan lan egiteak ez da goitik pedagogia egitea, baizik eta beste errealitate batzuk ulertzera irekitzea, gutxieneko oinarri batzuei uko egin gabe. Enpatian konfiantza izatea, dogmatismoa atzean uztea eta konplexutasuna aukerak zabaltzen dituela aitortzea. Hizkuntza malgutzea eta testuinguruan kokatzea ere badakar: norbaitek gure kodeak ez ezagutzeak ez du esan nahi errespetuz komunikatu ezin denik.

Hizkuntza inklusiboaren edo esamolde arrazista berrikustearen garrantzia azal dezakegu, exijentzian edo kondenzendentzian erori gabe. Beharrezkoa da ezjakintasuna deskriminalizatzea eta erasoetatik bereiztea. Guztiok baliabide berberak ez ditugula eta jarrerak alda daitezkeela konturatuz; bazterketak eta zigorrak ez dutela eraldatzen ulertuz.

Indibidualismoaren garaian bizi gara, “ni”-a handitzen duena eta zaurgarritasuna, nor bere burua zalantzan jartzea edo deserosotasuna igarotzea zailtzen duena. Horregatik, komunitatea posible egiten duten espazio publikoak sekula baino gehiago aldarrikatu behar ditugu: eskolak, aisialdirako guneak, herri-batzarrak eta kolektiboak, jaiak, grebak. Komunitatea hitz huts bat ez dadin, eusten digun praktika bat baizik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide