Sufritutako derbia Gamarran

Erabiltzailearen aurpegia Nerbioi Rugby Elkartea 2016ko aza. 29a, 22:45

Gasteizen jokatzea egokitzen zitzaion taldeari asteburu honetan, aurre-denboraldian jokatutako talde baten aurka. Oraingoan ere talde indartsua zuen Gaztedik, 23 jokalari gazte zein esperientziadun. Bestalde, gureak 15 jokalari justurekin aurkeztu ziren Gamarran, aldaketarik ez edukitzeak arratsalde luzea izango zela iragartzen zuen.

Partida hasi eta berehala etxekoek hartu zuten partidaren kontrola, gureak partidatik kanpo zeuden, guztiz hotz. Gasteiztarrek entseguak bizkor lortu zituzten, Aiaraldeatarren defentsa nahiko kaxkarra zen eta sendotasun falta nabarmena zen nagusi. Era berean, epaileak azkar ekin zion txartelak ateratzeari, hau honela izanda, Patxik 2. txartel horia ikusita kaleratua izan zen partida hasi eta ordu erdira.

Gure gazteek dena kontran zutela, ez ziren gai izan markagailua estreinatzeko bigarren zatira arte (Lazkanoren entsegua, ondoren Unaik trasformatuko zuena). Hala ere, gasteiztarrak ziren jokoan nagusi eta hauen erasoak eusteko ahaleginetan Gotzon lesionatu zen, taldea 13 jokalarirekin utziz. Nahiz eta egoera latza izan gure jokalarientzat,  behin denbora beteta zegoela, Unaik zigor-kolpe bat bizkor atera eta entsegua egitea lortu zuen. Azken emaitza 55-12koa izan zen.

 

Argi eta garbi ikus daiteke 15 jokalarirekin partidetara joatea ez dela hobetzeko bidea, ezinezko egiten baita norberaren jokoa garatzea, eta ezinezkoagoa emaitza onak lortzea. Bestalde, partidara joan ziren 15 jokalariak zoriondu beharra dago, dena aurka edukita zelaian dena eman baitzuten. Aste honetan Urgozo taldearen kontra jokatuko du Nerbioi taldeak Erreforrean, sailkapenerako oso partida garrantzitsua. Animo mutilak! BULTZA NERBIOI!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide