Asteburu honetan Arratiko zen gure taldearen bisitari, talde oso gogorra eta esperientzi handikoa. Eguraldia ez zen txarra eta zelaia egoera egokian zegoen, arrats ederra errugbiaz gozatzeko.
Partida hasi eta berehala etxeko taldea aurreratu zen, mele batetik hasitako jokaldi batean (Unairen entsegua eta konbertsioa). Hala ere, kanpoko taldeak ez zuen hori errepika zedin nahi eta beraien joko gogorra inposatzen hasi ziren. Partidua oso berdindua zen, txandakatzen zioazen talde biak jokoaren erritmoa eramateko. Taldeak ez ziren gai bestea menpean hartzeko. Hau honela izanda, atsedenaldira 10-10 (Unairen zigor kolpe bati esker) iritsi zen partidua.
Bigarren zatian ez ziren gauzak asko aldatu, partidu oso berdindua, akats eta kolpe ugari eginik bi taldeek. Oso joko gogorra ikusten zen zelaian, hainbat txartel atera beharra eraginez epaileari. Nahiz eta etxekoak ondo defendatzen egon, 15 bat minuturen faltan kanpotarren entsegua iritsi zen. Ondorengo konbertsioan eginiko hutsegiteak partidaren emaitzan izugarrizko eragina izango zuena aurrerago. Kanpotarrak ziren buru 10-15eko markagailuarekin, baina gure gazteek ez zuten partida galtzeko intentziorik. Entsegu batekin erantzunez, 17-15 jarri ziren aurretik (Javiren entsegua eta Unairen konbertsioa). Minutuak aurrera zihoazen, urduritasun handia nabari zen bai zelaian zein ikusleen artean. Kanpotarrek ez zuten oraindik azken hitza esan eta 3 minuturen faltan zigor kolpe bat transformatu zuten, puntu baten abantailerekin aurretik jarriz. Hala ere, inork ez zuen partida hura galdu nahi eta zelain argi ikus zitekeen. Etxeko taldea estutzen hasi zen, baina kanpokoen lerroa austea lortu gabe. Denbora beteta, etxekoen aldeko zigor kolpea, puntu bakarragaitik galtzen joanda, transformatzen saiatzea erabaki zuten. Azken emaitza 20-18koa izan zen (Unaik transformatzea lortu baitzuen). Jokalari eta zaleen poza sekulakoa zen.
Beste 4 puntu lortuta sailkapen nagusirako, taldea 4. postuan kokatzen da jardunaldi honen amieran. Zenbait gauza ondo egiten egon arre, oraindik jokoa asko hobetzeko dute nerbioitarrek. Batez ere etxetik kanpoko partiduetan. Motibazioa eta gogoa ez da faltako. Bultza Nerbioi!