Larunbaten gureak Hernanira abiatu ziren, berriz ere jokalariz justo (ordezko bakarrarekin). Bi taldeak denboraldia aurrean ere aritu ziren elkarren aurka. Norgehiagoka artan, talde arabarrarentzat izan zen garaipena, nahiz eta partida eskasa egin. Betikolez, nahiz eta taldearen egoera eta eguraldia nahiko kaxkarrak izan, gazteek garaipena baino ez zuten buruan eta eginbeharreko guztia egiteko prest zeuden. Egun euritsua izan zen, hala ere, partidan zehar eguraldiak bake pixka bat eman zuen. Zelaiak ez zuen itxura txarrik, dena prest zegoen.
Partida hasieran bi taldeak ondo finkatuta agertu ziren zelaian eta partida leihatua zegoen. Lehen zati bukatu baino lehen abantaila txiki bat hartzea lortu zuen kanpoko taldeak, 5-15eko markagailuarekin iritsiz atsedenaldira (Javi eta Josuren entseguak eta Unairen konbertsio eta zigor-kolpea).
Partida alde zuten eta oraingoan (aurreko asteburuan ez bezala) abantaila ez soilik mantentzea, baizik eta handitzea ere lortu zuten. Etxeko taldea ere jendez justu zebilen eta aldaketen falta horrek partiduko azken txanpa luzeegia pairatzera eraman zituen. Gureek ez zuten aukera galdu, markagailua nabarmenki handituz. Azkeneko emaitza 5-51koa izan zen (Eñaut, Jota, Ibai, Joseba, Josu eta Unairen entseguei eta Josuren konbertsioari eta Unairen bi konbertsioei esker).
Ondorio positibo gisa, aipatu beharra dago taldea baja ugarirekin heldutako partida batera ateratako emaitza ikusgarria (sailkapenerako 5 puntuak lortuz). Zenbait ohiko jokalarien ausentzia asko igerri gabe, ganorazko jokoa gauzatzeko gai izan ziren. 12 punturekin dago taldea 4. jardunaldiaren amaieran, sailkapen nagusiko 5. postuan. Denboraldia luzea dela jakin arren, taldea sentsazio onak transmititzen hari da, etorkizunerako esperantza izpiak utziz. BULTZA NERBIOI!