Galdu, 2 puntu eta sentsazio onak

Erabiltzailearen aurpegia Nerbioi Rugby Elkartea 2016ko urr. 25a, 22:03

Asteburu honetan gure gazteek Elorrioko taldearen bisita jaso zuten. Talde bizkaitarra ezaguna zen aiaraldearrentzat, izan ere, aurredenboraldian lagunarteko partida bat jokatutakoak ziren. Gureak partida hartatik gipoi galantarekin itzuli ziren arren, oraingoan ez zeuden prest hura errepikatzeko.

Aurreko astean Bilbon jokatutako partida kaxkarra oraindik buruan zutela, etxean ahalik eta itxura honena emateko asmoareki irten ziren zelaira gureak. Kanpotarrak faborito nagusiak, esperientzia handiko taldea,liga altuagoetan jokatutako hainbat jokalari baitzituzten erabilgarri. Hala ere, larunbatean argi ikusi zen errugbia taldeko kirola bat dela, non lana eta esfortzua nagusitzen diren.

Hau honela izanda,  gure mutilak lehen minututik intentsitate handiarekin aritu ziren erasoan zein defentsan, antolakuntza oso onarekin. Hasiera bikain horri jarraipena ematea lortu zioten lehen zati osoan zehar. Gauzak horrela, atsedenaldira 19-7ko aldeko markagailuarekin iritsi ziren (Ivan, Gotzon eta Josuren entseguei eta Unairen 2 konbertsioei esker).

Bigarren zatia nahiko parekatua hasi zen baita, nahiz eta entsegu goiztiar bat jaso, gureek erantzun ona izan baitzuten (Enekoren entsegua eta Unairen konbertsioarekin). Nola nahi ere, minutuak pasa ala partida maldan gora jartzen hasi zen gureentzat. Alde batetik, kanpokoak ordezko jokalari nahikorekin etorri ziren, gureak aldiz oso justu, ondorioz, nekearen efektuak pisu gehiago zuen gureengan. Bestalde, elorrioarren esperientzia erabakigarria izan zen, tentsioa eta neke handiko partida aurrera ateratzerako orduan. Hau honela izanda, eta Elorrioarrek bigarren zaitan lortutako entseguei eskere, etxekoek ezin izan zuten garaipena ospatu. Azkeneko emaitza 26-33koa izan zen.

Partida galdu arren gureek 2 puntu oso baliotxu eskuratu zituzten, erasoko eta defentsako bonusei esker (“Errugbiaren justizia”). Horretaz gain, teorikoki oso gainetik zegoen talde bat kinka larrian jartzea lortu zuten, partida oso ona gauzatuz. Dagoeneko gure gazteek hurrengo partida dute buruan, hernanitik garaipenarekin itzultzeko gogo biziz pasako dituzte falta diren egunak . BULTZA NERBIOI!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide