Larunbatekoa ligako lehen partida zen, gainera etxean izanda taldea itxura ona emateko gogoz zegoen. Hainbat jokalari garrantzitsu falta ziren hasierako 15ekoan, baina gure mutilek garaipen bat eskeini nahi zieten hurbildu ziren zaleei. Aurrean Funes talde naparra zegoen, talde ezaguna, izan ere pasaden denboraldiko azken zatian elkarrekin birritan jokatu zuten.
Gureek hasiera nahiko ona egin zuten eta azkar aurreratu ziren 7-3ko markagailuarekin (Yoanen entsegua eta Josuren konbertsioa). Hala ere, minutuak joan ahal , partidutik kanpo geratzen hasi ziren gure mutilak. Etengabeko kolpeen eta antolakuntza faltaren ondorioz aurkariak partiduan sartzen joan ziren. Honen ondorioz, 7-17-ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Lehen zati kaskarraren ondoren gure gazteek ez zuten amore eman. Bigarren zatia hasi eta berehala taldea beste itxura bat ematen hasi zen. Erasoan ondo antolatzen eta defentsa gogorra eginez. Markagailua azkar hasi zen aldatzen eta gureek partidari buelta izugarria ematea lortu zuten. Nahiz eta azken uneetan kanpotarrek entsegua lortu, emaitza garbia zen etxekoen alde. Azken emaitza 47-22koa izan zen etxekoen alde (2. zatian: Josebaren entsegua bere lehen partidan, Josuren 2 entsegu eta Unairen 3 entsegu eta 5 konbertsio).
Aiarako taldeak dena aurka zuen, baina egoerari buelta emateko gai izan zen, denboraldi hasiera oso ona eginez. Orain, gogotsu daude hurrengo partidua noiz iritsiko zain. Hurrengo aurkaria Bilbotarrak izango dira, Bilbon jokatuko den partidan bi aste barru. Baina gureak gogo biziz daude dagoeneko, Urriak 15 noiz iritsiko zain. BULTZA NERBIOI!