Larunbatean gure mutilak Hernanira abiatu ziren, baldintza tamalgarrietan (12 jokalarirekin soilik), hala ere leiatzeko gogo handiarekin. Egoera hori kontuan hartuz, etxeko taldeak kiroltasun handiz, bi jokalari eskeini zizkion gure taldeari. Gainera, egoera guztiz berdintzeko, haiek ere 14 jokalarirekin jokatu zuten.
Taktikoki eta teknikoki partida eskasa izan zen gure mutilena. Defentsan eta erasoan antolaketa falta zen nagusi. Horrek guztiak izugarrizko nekea eragin zion gure jokalariei. Hala ere, gure mutilak banan banakoan sendoagoak ziren, eta banakako jokoaz baliatuz etxeko taldea menpean hartzea lortu zuten. Atsedenaldira 0-22-ko markagailua zuten alde (Josu, Yoan, Aitor eta Unairen entseguei esker).
Hala ere, bigarren zatian, lehenago aipatutako nekea nabaritzen hasi zen, eta taldea are gehiago desantolatu zen. Erasoan inolako arriskurik eragin gabe, eta defentsan oso motel eta gaizki kokatuak zebiltzan gure mutilak Hori aprobetxatuz etxeko taldeak 3 entsegu egitea lortu zuten, gure mutilen bakarraren aurka (Javi-k eginikoa).
Azkenean Hernanirako bidaia pentsatutakoa baino hobeto joan zen (etxeko taldearen eskuzabaltasunari esker) eta gure mutilek 15-27-ko garaipena eskuratu zuten, 2.ena denboraldi-aurre honetan. Hala ere, albiztea ez da guztiz ona, izan ere datorren larunbatean denboraldiaren hasiera emango da eta gure taldea jendez oso justu dabil. Errugbia bezalako kirol batean horrek asko baldintzatuko du taldearen jokoa. Edonola ere, gure gazteek dena emangodute zelain, hainbat garaipen eskuratzeko! BULTZA NERBIOI!