2. urtez jarraian Airako Harana Rugby Txapelketa ospatu zen larunbatean Amurrion. Aurten ere denboraldi honetako taldea zaleei aurkezteko balio izan zuen, errugbiaren itzulera Erreforreko zelaira. Txapelketa jokatzeko Universitario Bilbao eta Gaztedi taldeak zeuden gonbidatuta, pasaden urteko formatu berean (“triangularra”, 40 minutuko 3 partidu).
Lehenengo partidua etxekoen eta bilbotarren artekoa izan zen. Etxekoak gogotsu zeuden etxean irudi hona emateko, 3 debutari izan arren talde nahiko lehiakorrarekin aurkeztu ziren norgehiagokari aurre egiteko. Bizkaitarrak ere jokalari berri eta gazte ugarirekin etorri ziren, antzeko egoeran zeuden talde biak. Hasi eta berehala etxekoek erritmo eta intentsitate altua ezarri zioten partiduari, erasoko eta defentsako ordena nahiko ondo mantenduz, kanpokoei ezinezkoa egin zitzaien Airaldeko gazteei eustea eta entseguak heltzen joan ziren (Gotzonek 3 lortu zituen eta Josuk 1). Azken emaitza 40 minutuen ostean 22-0ekoa izan zen, Nerbioiren alde.
Bigarren partidua Universitario Bilbao eta Gaztediren artean izan zen. Gasteiztarrak oso talde boteretsuarekin aurkeztu ziren, aldaketa ugarirekin eta lehenengoko taldeko zenbait jokalarirekin. Arabarrek oso ondo mugitzen zuten baloia, orden eta dinamismo handiko jokoa gauzatuz. Hori gutxi balitz, pisu eta indar handiko jokalariak ere bazituzten, buruz buruko norgehiagokan ondo moldatzen zirenak. Bizkaitarrak ezin izan zuten gauza handirik egin horrelako jokoa gelditzeko eta entsegu ugari jaso zituzten kolore bakarra izan zuen partidan (0-65 Gaztediren alde).
Azkenik, hirugarren partidan txapelketa zegoen jokoan, etxeko Nerbioi taldearen eta Gaztediren artean. Gureak gogotsu atera ziren partidara, erritmo altuarekin aurkaria gainditzeko asmoarekin. Tamalez, esfortzuak ez ziren nahikoa izan eta gasteiztarrek beraien jokoa inposatu zuten, entseguak lortuz. Gureek defentsan intentsitatea mantentzea lortu zuten, nahiz eta ordena mantentzeko arazoak. Hala ere, etxeko gazteek ez zioten aurpegia galdu partidari, eta kanpokoen nagusitasuna gailenduz entsegu bat egitea lortu zuen Gotzonek, ondoren Unaik transformatzea lortuko zuena. Azken emaitza 7-42koa izan zen gasteiztarren aldekoa.
Beraz, Gaztedi atera zen II. Airako Harana Rugby Txapelketatik garaile, etxekoek bigarren postua eskuratuz. Gure gazteek irudi oso ona eman zuten, pasan urtetik honainoko progresio positiboa begi bistan utziz. Lehiatzeko talde honek duen gaitasuna argi eta garbi ikusi zen. BULTZA NERBIOI!