Denboraldi-aurreko lehen partida jokatu zuen Nerbioi taldeak larunbatean Elorrion. Aurkari ezezaguna, esperientzi handikoa eta plantila luze batekin aurkeztu zena bere zaleen aurrean. Gurea bestalde, bere bigarren denboraldiari aurre egiteko zorian dagoen talde gazte eta esperientziarik gabekoa izaten jarraitzen du, jokalariz justu dabilena. Hala ere, Elorrioko herriko festetan jokatzeko eskaintza poztasun eta ilusio handiz onartu genuen.
Aiaraldeko taldea energia eta tentsio larregirekin hasi zuen partida, desoreka ugari eskainiz eta gure jokalarien gain neke ugari pilatuz. Defentsan eginiko presioa ez zen eraginkorra, plakaketa altuegiekin ezinezko baitzen elorrioarrak gelditzea. Erasoan, bestalde, perkusiorako soilik erabiltzen zuten gure gazteek burua, gureen urduritasunaren eta Elorriokoen esperientzia handiagoaren ondorio gisa. Partidua erritmo oso altukoa zen, ia etenik gabekoa.
Etxekoen nagusitasuna argia zen arren, Alexek lortu zuen denboraldi-aurreko gure taldearen lehen entsegua egitea, taldeak zenbait fase jarraian egitea lortu ondoren.
Bigarren zatiak taldea lasaitu zuen, plakaketa ez-eraginkorrek eta antolaketa faltaz jokatzeak suposatzen duen fisikoaren gain beheraren ondorioz. Hala ere, taldearen jokoa zertxobait hobetu zen, buruaren erabilera zuzenago bati esker. Etxeko taldearen entseguen artean, Julenek lortu zuen kanpokoentzako entsegua lortzea 5 lerroan ateratako touch baten ondorengo zoramena aprobetxatuz. Elorrioko taldea joko oso gogorra gauzatu zuten partidu osoan zehar, zenbait jokalditan erregelamendua muturreraino eramanda, honek bi txartel hori suposatu zizkion partiduaren azken faltan. Hala ere, gureak ez ziren gai izan jokalari abantaila hori aprobetxatzeko, gaitasun fisikoaren gabezia eta aldaketa faltak zirela eta.
Azkenean partida 13 entsegurekin bukatu zuen, horietatik 11 Elorriorentzat (merezimendu osoz) eta 2 Nerbioirentzat. Nahiz eta akatsak ugariak izan, argi dago bigarren denboraldi honetan taldearen hasierako puntuan pasan urtekoa baino altuagoa dela. Zelaian gero eta jokalari ikusten dira erantzukizunak hartzeko prest, taldearen mesederako. Asko dago oraindik lantzeko eta taldeak jende gehiago behar du, partidak irabazteko aldaketak behar baitira. BULTZA NERBIOI!