Denboraldiari hasiera emateko ordua!

Erabiltzailearen aurpegia Nerbioi Rugby Elkartea 2016ko abu. 1a, 22:13

Abuztuko lehena da gaur, denboraldiari hasiera ematen joateko ordua. Aurtengoa da Nerbioiren bigarren denboraldia senior mailan, proiektua finkatzeko garaia.

Pasaden denboraldia zapore onarekin bukatu ondoren (azken 3 partidak jarraian irabazita) motibazioa ez da falta berriz lanean hasteko. Datorren ostegunean (abuztuaren 4a) 19.00etan izango da denboraldi-aurreko lehen entrenamendua Erreforrean, fisikoa pixkanaka hartzen hasteko (korrika egiteko zapatilak behar dira soilik). Ondoren, abuztuaren 24ean emango dio taldeak ofizialki hasiera denboraldiari. Aurten ere, Fernan gernikarra izango dugu taldearen kirol esparruaren buru.

 

Betikolez, jendea animatzen dugu, inongo konpromisorik gabe, entrenamenduetara etortzeko kirol eder hau probatzera. DENAK DIRA ONGI ETORRIAK KIROL HONETAN (handi, txiki, argal, potolo...), ANIMATU PROBATZERA! Edozein zalantza izatekotan gurekin harremanetan jar zaitezte arazorik gabe. BULTZA NERBIOI!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide