NERBIOI RT Bizkaiko Txapelketako Sub-12 kategorian txapeldunorde eta Sub-14ean txapeldun.
Larunbatean (maiatzaren 18) Bizkaiko Txapelketako finalak jokatu ziren Mungian Sub-12 eta Sub-14 kategorietakoak. Bertan, liga erregularreko lehen eta bigarren sailkatuen arteko norgehiagoka izan zen ikusgai, Nerbioi-Bilbao RT eta Getxo RT-ren artekoa.
Sub 12ei dagokionez, gure taldearen ordezkari gisa Jon Acha, Unai Villanueva y Pello Elejalde izan genituen zelaian. Hauek ezin izan zuten garaipena eskuratu partidu oso berdindu baten ostean, luzapenean ezin izan baitziren gailendu.
Sub 14ek, bestalde, zorte gehiago izan zuten, partidu gogor baten ostean 19-14ko garaipena eskuratu zuten. Mikel Arberas izan zen Nerbioi RT-ren ordezkari bakarra partidu honetan, badugu jada Bizkaiko txapeldun bat gure eskolan.
Giro ona izan zen nagusi egun guztian zehar, taldeen zein zaleen artean. Kirol hau hain berezia egiten duten baloreen islara garbia izan zen larunbateko jardunaldia, errespetua, elkartasuna eta adiskidetasuna lehiari une oro gailenduz.
Maiatzaren 28an Sub-14ek Euskadiko Txapelketako finala jokatuko dute Bilbon Gipuzkoako eta Arabako txapeldunen aurka. Hazten doa pixkanaka-pixkanaka gure errugbi eskola eta etorkizunean kategoria guztietan gure kabuz taldeak osatzeko esperantzak hor dirau.