Arratsalde eguzkitsua izan zen larunbatekoa Erreforrean eta harmaila beteta zegoen, egoera ezin hobea errugbiaz gozatzeko. 2. faseko bigarren partida jokatzeko ordua zen eta aurrean Urgozo talde Zornotzarra zegoen, gurea bezala, beraien lehen denboraldiari aurre egiten daudenak.
Mutilak gogotsu zeuden partida honi aurre egiteko, alde batetik, Funesen aurkako partidak utzitako zapore txarra kentzeko. Bestetik, denboraldi osoan ezinezko izan zaien lehen garaipen ofiziala lortzeko.
Partida ikusgarria izan zen, talde biak zeuden baloiaren jabe izateko gogoarekin eta oso partida berdindua gauzatu zuten zaleen gozamenerako. Azkenean, talde bakoitzak entsegu bana lortuta (etxekoena Jonguik lortutakoa, ondoren Unaik transformatuko zuena ), zigor-ostikoetan erabaki zen partida( Unaik 2 eta Julenek 1 sartu zituzten, Bizkaitarrek bestalde soilik 2). Azken emaitza 16-13koa izan zen gure gazteen aldekoa.
Garaipen historikoa larunbatean lortutakoa, Nerbioi taldearen lehen garaipen ofiziala. Eskertu nahi diogu Urgozo taldeari jokatutako partida garbia eta, batez ere, Erreforrera larunbatean eta denboraldi osoan zehar taldea animatzera hurbildu diren zale guztiei. Eskerrik asko eta Bultza Nerbioi!