Basurdea zelaian ezin janda

Gernikan izan zen larunbateko partida Nerbioi taldearentzat. Goizeko 12ak ziren eta eguzkia zen nagusi zeruan. Etxekoek talde oso indartsu eta esperientzi handikoa atera zuten(jokalari asko ohorezko mailan partiduak jokatutakoak).

Partida osoan zehar etxekoak izan ziren nagusi, bai banan-banakoan eta baita taldeko jokoan. Gureek ez zuten lortzen baloiaren jabe izatea, basurdeen erasoetatik babesten ahalegindu ziren partida osoan zehar. Lehenengoko zatiko orden defentsibo falta gutxika-gutxika zuzentzen joan ziren gure mutilak eta nahiko ondo defendatu zen bigarren zatiko zenbait fasetan. 94-0eko porrota izan zen, hala ere Aiaraldeko taldeak ez zituen besoak jaitsi momentu batean ere ez. Harro sentitzeko jarrera gure jokalariena.

 

Ez da motibaziorik faltako lanean jarraitzeko. Talde oso indartsu baten kontra galdu zen, beste maila batean dagoena, jarrera ona erakutsiz eta hirugarren denbora irabaziz. Otsailaren 14an jasoko dugu Erreforrean Zarautzen bisita, eguna noiz helduko irrikan daude gure jokalariak. Bultza Nerbioi!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide