Larunbatean liderraren bisita jaso zuen Nerbioik Erreforreko zelaian. Aste guztian zehar euria egin ostean, zelaia guztiz lokaztuta utziz, jokalariek eta zaleek errugbiaz gozatzeko aukera izan zuten arrats eguzkitsu batean.
Tentsio gabeko beroketa bat egin ostean, partidutik kanpo egon ziren gureak lehenengo minututan, Arrasateri lehen entseguak egiteko aukera emanez. Hala ere, pixanaka-pixkanaka partidan sartzen joan ziren etxekoak, defentsa gogorra erakutsiz eta entseguak garesti salduz.
Nahiz eta kanpokoen jokoaren nagusitasuna begi bistakoa zen, gure gazteek plakaketa onak egin zituzten, baita zenbait baloi lapurtu ere. Hala ere, ez zen nahikoa izan liderraren kontra puntuak lortzeko (azken emaitza 0-53koa izan zen). Arrasateko taldea zoriondu beharra dago, erakusten duten errugbi landu eta intentsitate handikoagatik.
Partidutan esfortzu izugarriak eginez eta azala zelaian utziz, defentsa gogorra erakusten duen taldea eratzen hari da. Etorkizun positiborako esperantza sorrarazten duena. Kronika hau aprobetxatuz aipatu nahi dugu gure eskolako bi sub-16, Markel eta Gorbei, Bizkaiko Selekzioarekin jokatzeko konbokatuak izan direla (Igandean Asturiasen aurka). Zorionak eta Bultza Nerbioi!