Goiz euritsu eta grisa izan zen igandekoa, talde gogor bat aurrean (pisu handikoa) eta gabonetan entrenamendu gutxiegi eginda heldu ziren gure mutilak Igorrera.
Partidu hasieratik ikusi zen taldearen kontzentrazio falta, ondo eginiko gauza bakoitzaren atzetik akats bat zetorren. Zigor kolpe pila bat eginez (ekiditu zitezkeenak), irabazitako metro guztiak galtzen zituen gure taldeak, etxekoi partida erosoa gauzatzea ahalbidetuz.
Nerbioik joko ona partidako zenbait fasetan erakutsi zuen soilik, ez zen gai izan honi jarraipena emateko. Entrenamendutan landutakoa gutxitan atera, zenbait minututan antsietatea izan zen jokalari batzuen jabe eta, ondorioz, antolakuntza zenbait arazo agertu ziren (batez ere 3/4ean).
Azken emaitza 46-10ekoa izan zen etxekoen alde (gureen entseguak Tximaren eta Gotzonen eskutik heldu ziren). Positiboa da taldeak puntuak ateratzen jarraitzea. Gogor jarraituko du taldeak lanean. Bultza Nerbioi!