Asteburu honetan Amurrion Bizkaia eta Kantauriako rugby eskolen topaketa gauzatuko da. Bertan sub-8 eta sub-10 kategorietako 150 ume baino gehiagok hartuko dute parte. Animatzen zaituztegu abenduaren 12an goizeko 10.30etan Erreforrera hurbiltzen, kirol eder honetaz gozatzera.